Gure esnea hartu eta pasteurizatu egiten dugu 20 minutuz 90/92 º-tan, 45º-tan epeltzen uzten dugu, eta momentu honetan hartzidura laktikoa gehitzen dugu. Une honetan lehenago lortu dugun nahastea 150 litrotako jogurt-ontzian sartzen dugu ordu erdiz, jarraian ontziratu egiten dugu eta gure hartzidura-ontzian pausatzen dugu 4 orduz gutxienez 42º-tan.
Gure panelazko jogurt irabiakia egiteko, aurreko prozesuaren amaieran, irabiatze prozesu bat gehitu behar zaio, eta azukre-kanaberetatik lortutako panela gozoa gehituko diogu.
|