benetako behi esne ekologikoa naturala
CASTELLANO
Nortzuk gara Elikagai osasuntsu eta naturala Gure produktua Bisitak Errezetak Non erosi Kokapena Harremana
Behi esne errezetak
Esne-torrada errezeta
  Osagaiak: 3/4 litro esne, 100 gr gurin, 200 gr irin + arrautzaztatzeko katilu bat, 250 gr azukre + arrautzaztatzeko katilu bat, 4 arrautz gorringo, 2 arrautz irabiaki, ogi birrindua, kanela-hautsa, laranja edo limoi baten birrindura, banilla edo kanela zatitxo bat, oliba olio 2 koilarakada.
   
Esne merengatu errezeta
  Osagaiak: litro eta erdi esne, limoi erdi baten azala, 150 gr azukre, kanela adaxka bat, 3 arrautz zuringo, kanela-hauts 2 koilaratxokada.
   
Arroz-esnearen errezeta
  Osagaiak: litro 1 esne, limoi azal zati bat, 150 gr arroz, kanela adaxka 1, 200 gr. azukre, kanela-hautsa eta azukrea (apaindu).
   
Zaporedun iogurtak
  Behiekon egiten ditugun iogurtak natural dira. Honek ez du esan nahi beti naturalak jan behar direnik. Oso erraza da fruta iogurtak jatea.
  • Marrubiduna, albertxiko edo kiwiarena jateko, nahikoa da mermelada ekologiko koilaratxo bat gehitzea!
  • Sagar eta udarea, ze gozoak dauden konpota gehituta!
  • Limoizkoa, gehitu iogurtari limoi azalaren birrindura koilaratxo erdia
  • Platanozkoa, platano zatitxo bat sardezkakin txikitu eta gehitu iogurtari.
  • Fruitu lehor edo haziak ere gehitu daitezke!
Iogur bizkotxoa
  Osagaiak: Iogur ekologiko potetxo bat, 4 arrautza ekologiko, iogur potetxo bat oliba olio ekologiko, iogur bat eta erdi  azukre (Bidezko Merkatatritzakoa), iogur bat irin zuri ekologikoa, 2 iogur irin osoa, legamia.

Prestaketa:
  1.  Ontzi batetan arrautzak irabiatu, iogurta eta olioa gehitu.
  2. Beste ontzi batetan irina azukrea eta legamia nahastu.
  3. Pixkanaka arrautzen nahasketari irin nahasketa gehitu.
  4. Bizkotxoa egiteko moldeari olioa igurtzi, ondoren irina hautseztatu.
  5. Orea moldean sartu.
  6. Labea 180 Cºtan dagoela bizkotxoa sartu 40-50 minutuz. Garrantzitsua da bizkotxoa egin arte labea ez irekitzea.
Aza kiribila
  Osagaiak: Aza zati bat, azenario bat, oilasko paparra edo tofu keetua, iogur naturala, arto talo finak, olioa eta gatza, kominoa.

Prestaketa:
  1. Aza tira finetan moztu. Azenaioak bastoitxo eran moztu.
  2. Oilaskoa ere tiratan moztu. Edo tofua tiratan moztu.
  3. Aza bi minutuz zartagin batetan salteatu,  komino apur bat bota. Gatzitu.
  4. Azenaioa ere bere aldetik salteatu. Gatzitu.
  5. Berdina egin oilasko edo tofuarekin.
  6. Arto taloak berotu eta osagai guztiak gainetik jarri.
  7. Iogur koilarakada bi  gainetik bota osagaiei.
  8. Taloa kiribildu, eta jateko prest!
GREGORIO ZUAZNABAR eta FERMIN MURUA
Sabekoetxea · 20268 Altzo | Tel. 943 691 460 - 943 651 514
RSS: ES.15.07420/SS
Buletinean harpidetza | Bezero gunea