benetako behi esne ekologikoa naturala
CASTELLANO
Nortzuk gara Elikagai osasuntsu eta naturala Gure produktua Bisitak Errezetak Non erosi Kokapena Harremana
Esnea elikagai bezelaEsne ekologikoaGanadutegi ekologikoaGanadutegi ekologikoa
Esne ekologikoa

Konbentzionala eta esne ekologikoaren arteko diferentzia, behiak zainduak nola izan diren markatzen du. Honek, esne ekologikoak produktu kimikoen hondakinak eta antibiotikoenak ez edukitzea ekartzen du. Metal pisutsuez kutsatua egoteko arrisku gutxiago dauka esne ekologikoak. 2007. urtean CIFA-k (Kantabriako Gobernuko nekazaritza-prestakuntza ikastetxea) eginiko azterketa baten arabera, omega3 eta CLA (linoleikoei elkartutako gantz-azidoak, elikaduran interes handikoak)-aren kantitatea esne ekologikoan argiki gainekoa da.

Ganadutegi ekologikoan bertako arrazekin ekoiztea bilatzen da, inguneari hobekien egokituak daudenak direlako eta ondorioz, gure inguruko gaixotasun eta parasitoei erresistenteagoak direlako. Animaliaren ongizatea kontutan izaten da eta kumeen praktika errespetagarria da guztiz beraiekiko.

Behien janak ekoizpen ekologikoan du jatorria. Pentsuak dietaren %40a baino gehiago ezin du izan. Gehigarri bezala debekatuak daude antibiotikoak eta beste medikamentuak, hazkuntza suspertzetzaileak eta gai transgenikoak. Behiek larreetara sarbidea izan behar dute eta hektarea bakoitzeko ezin daitezke bi behi baino gehiago egon, belardien gehiegizko ustiapena eta lurrean nitrogeno pilaketa ekiditeko. Errapeko mina ez da oso ohikoa ariketa eta elikadura hobeagoarengatik, eta gaixotasuna agertzen den kasuetan erabiltzen diren produktuak fitoterapeutikoak, homeopatikoak eta oligoelementoak dira. Medikamentu konbentzionalak azken kasuan erabiltzen dira soilik eta albaitariaren kontrolpean. Hormonen erabilpena debekarik dago. Ukuiluek gutxienez sei metro kuadro izan behar dute behi bakoitzeko eta hariketa libreko guneetan 4,5. Segurtasun neurriengatik eta epe mugatuan soilik lotu daitezke behiak.

 
   
  1. Osasungarriak dira.
2. Ez dute gehigarri sintetikorik.
3. Ez dute pestizidarik.
4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik.
5. Ez dituzte antibiotikorik.
6. Ingurunearekiko jasangarriak dira.
7. Kalitate maila gorena dute.
8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute.
9. Naturarekiko ere errespetua dute.
10. Zaporetsuagoak dira.

 

 

 

 

 

 

GREGORIO ZUAZNABAR eta FERMIN MURUA
Sabekoetxea · 20268 Altzo | Tel. 943 691 460 - 943 651 514
RSS: ES.15.07420/SS
Buletinean harpidetza | Bezero gunea