Ganadutegi ekologikoa, ekoizpena bideratzeko aldizkako modua da, inguruaren errespetuan oinarritua, kalitate goreneko elikagai osasuntsuak ekoiztuz eta ezaguera tekniko eta zientifikoak eguneratuz. Helburu hauek lortzeko teknika batzu egokitzen dira:
Ingurumen-inpaktua ez eragiteko landa-sisteman egokituak egotea.
Lurraren emankortasuna eta ekoizpen ahalmena sustatu, nekazaritza ekoizpenaren jarripena bermatuz.
Laborantza ziklo naturalak errespetatzea eta animaliei bizi baldintza adeitsu eta onuragarriak ematea. 2 buru edo gutxiagoko animali karga dugu lursailean hektarea bakoitzeko.
Osasunarentzat kaltegarri diren sustantziak edo elikagaiei beraien elikagarri balioa gutxitzen dituztenak ez gehitzea. Honegatik ongarri naturalak erabiltzen ditugu bakarrik: simaurra, txixa eta karea.
Gure animaliek gure lurrean ekoizten diren produktuak jaten dituzte: belar berde freskoa, ondua eta siloa. Kanpoko elikadura soilik sostengu modura erabiltzen dugu eta kasu guztitan pentsu ekologikoa eta alpapa.
Ondo zaindutako eta arduraz hobetutako larreetan hazten da kumea, modu orekatuan elikatuz eta baldintza klimatikoak ez direnean onak, berezkoa eta naturala den moduan ukuiluratzen dira. Honela, ingurua edo animali bera kaltetu dezaketen sustantzi edo teknikak ez dira erabiltzen. Guretzat, beraien ongizateak du lehentasuna.
Gure aziendaren erabilera oso erraza da, gure baserrietan animaliak libreki irteten dira bazkatzera eta merezitako tratua dute.
Gure aziendaren osasunak arduratzen gaitu, honexegatik arraza gogorrenak hautatzen ditugu, hau da, arazo gutxien dituztenak. Arazorik edukiz gero aldiz, gure prebentzio-medikamentua homeopatia da, eta ezohiko kasutan soilik jotzen dugu antibiotikoetara.
Egungo ganadutegia inguruaz gehiegi banantzeagatik, bere etsairik nagusienean bilakatu da: sintesi kimikodun ongarriek, lurra, ura eta airearen degradazioa dakar.
Ganadutegi ekologikoak produktu eta baliabide naturalak erabiltzean arazo hauek ekiditzen ditu. Lurraren ekoizpen ahalerari probetxua ateratzen dio, sistema bizi bat bezala mantenduz eta emankortasun naturala hobetuz. Sistema orekatuak sortzen dira, landare gogor eta osasuntsuekin. Modu honetara, berezko prozesu naturalak eta laborantza erresistentziak nahikoak izango dira gaixotasun eta izurriteak saihesteko.
Ganadutegi ekologikoak sistema anitzak behar ditu non ekoizpenen barietateak, pezoi, fruta-arbolen ondoan belarra, simaurra berdea, landaretza bazter eta mugetan… ekosistema aberatsak sortzen dituzten.
Ondorioz, naturarekin harreman estua duen ezinbesteko landa-ekosistema konplexua mantentzen da.
|