Jogurta esnetik eratorritako elikagaia da esneari hartzidura gehitzean lortzen dena, laktosa degradatuz eta azido laktikoa bihurtuz.
Nutrizio-ezaugarriak
Bere elikatze-balioa esnearen antzekoa da, bere laktosa edukia izan ezik, honen hartzidura dela eta azido laktikoa bihurtzen baita laktosa gutxituz.
Proteinek eta gantzek digestioa errazago egiten dute jogurtetan esnean baino, horregatik laktosari intolerantzia dioten pertsonek kontsumitu dezakete.
Kaltzioa eskuratzeko bitartekari ona da, zeren eta bere xurgapena handitzen da azido laktikoak emandako pH azidoagatik.
Jogurtak probiotikoak dituzte, mikroorganismo bizidun hauek hesteetako-mikrofloran aurkitzen diren bakterioekin edo hesteetako mukosetako zelulekin elkar eragiten dute, eta eragin onuragarri bat sortzen dute osasunean:
-
Hesteetako bakteria-flora orekatzen du.
- Heste-gastrikoen infekzioak babesten ditu.
- Haur eta bidaiarien beherako gertakariak gutxitzen ditu.
-Antibiotiko bidezko tratamendu baten ondoren floraren errekuperatzean laguntzen du.
- Erantzun inmunologikoa sustatzen du eta defentsak indartzen ditu.
JOGURT NATURALA, NATURALENA
Elikagai zaharra da jogurta. K.a III mendekoa izan daitekeela uste da. Garai hartan, ez zuten jogurta propio ekoizten, badirudi kasualitatez lortzen zutela, esne gordailu gisara erabiltzen zuten larruetan bakteriok izaten ziren eta. Duela mende bat baiño gehiago iritsi zen gurera. Lehenengoak botiketan saltzen zituzten, urdaileko arazoak sendatzeko aproposa zela eta.
Esnearen hartziduraren ondorioz sortzen da jogurta. Lactobacillus bulgaricus eta Etreptococucus thermophilusak dira esnea hartzitzen duten bakterioak. 45Cº ko tenperatura behar izaten da jogurta sortzeko. Hala, esnearen azukrea den laktosa azido laktikoan bihurtzen da. Laktosari intolerantzia dioten lagunek errazago digeritzen dituzte jogurtak, laktosa gehiena azido laktikoan bihurturik bait dago. Bestalde, hartzidura prozesuko entzimen bitartez, kaseina proteinak puskatu egiten dira hauen digestioa ere hobetzen delarik. Jogurta aurre digeritutako produktua da beraz, esnea baiño hobetu digeritzen dena alegia. Jogurtek dituzten bakteriei esker sistema immunologiakoa indartzen laguntzen dute eta beherakoa izaten dugunean, esteetako flora indarberritzen dute.
Haurrek gustukoak dituzte oso, baina saila izaten da jogurt egokia aukeratzea. Egun, eskaintza zabala dugu jogurtetan, zaporedunak, frutadunak, gantz gutxidunak, azukredunak eta gabekoak, edatekoak, bifidusak, kaltziotan aberatsak direnak, grekoak, light direnak... zerrendak luze jo dezake. Guzti hauek esnea eta aurretik aipatutako bakteriez gain beste, osagai gehiago izaten dituzte. Osagai batzuk onuragarriak dira, bakterien kasuan adibidez. Zalantzan jartzen dira fruta eduki beharrean, fruta zaporea eta kolorea emateko erabiltzen diren osagaiak, naturalak izatetik gertu ez daude eta. Jogurtaren azidotasuna lehuntzeko gainera, azukre ugari izaten dituzte gehienek. Kontserbagarriak luzaroan irauteko, laboreen zuntzak komunera joateko, bifidusak digestioa errazteko, hau da zerrenda amaiezina! Beharrezkoak ote?
Aukeraketa bat egiteko orduan azukrerik gabeko jogurt natural ekologikoak gomendatzea egokiena dela esan daiteke hauek dira eta naturalenak. Jogurt hauei guk eman diezaiokegu zaporea, fruta zatitxoak edo mermeladak gehituz esaterako. Edatekoak nahi baditugu esne pixkarekin disolbatzea egokia da. Alde batera utzi ditzagun, mantenugai ezberdinetan (kaltzioan adibidez) aberatsak direnak. Elikadura ohitura osasungarriak izaten baditugu, beharrezkoak diren mantenugai guztiak lortuko ditugu, naturalki gainera.
|